GAROÑAKO ZENTRAL NUKLEARRA
Zentral nuklearra irekitzean, energia gehiago eta azkarrago lortzea nahi da. Energia etxeetan eta leku gehienetan behar da. Zentral nuklear bat izateko kontuan hartu behar da natura kutsatuko dela. Belarra behar da, animaliak elikatu behar dira, janaririk gabe ezin dira elikatu, pertsonok animaliak jaten ditugu , animaliek ez badute jaten ezin gara elikatu.
Berrirekitzen badute, Euskal Herri gehiena kutsatuko da. Gasteiz oso hiri ekologikoa da, sari bat oparitu ziguten. Baina hori, eman ziguten Europako hiri berde garbiena delako, berrerkitzen badute dena pikutara joango da.
Mendietan errotak daude, hau da, zertarako nahi dugu zentral nuklearrak, errotak badaude. Errotek ez dute kutsatzen, egia da energia gutxiago ematen digutela baina ez du kutsatzen. Zentral nuklearrak kutsatzen du, zertarako ipini kutsatzen duen zerbait beste bat badago kutsatzen ez duena?
Errotak, oso baliogarriak dira. Mendietan aire asko dago eta horrenbeste errotak bueltaka daude. Uste dut, zentral nuklearra ez dela baliogarria errotak badaude. Natura ez dute kutsatzen eta nahiko energia ematen digu.
Jendeak esaten du, energia asko ematen duela, diru gutxiren truke. Hau da, errotak gehiago kostatzen dute baina energia gutxiago ematen digu.
Mendietan, errotak ipintzen dituzte natura ez kutsatzeko. Naturan, zentral nuklear bat ikusten baduzu bere inguruko natura zikina eta itsusia ikusiko da. Baina bere ondorioa hobea izango da.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina